XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); aitzitik atostun, biotz-bera, gorgots, zuzen, yainkozale, bere yabe.

9 Ikasbide yatorrari atxiki ere bearr dio, onuraz aolkatzeko ta aurrka diardutenak zuritzeko gai izan diteken.

Irakasle iruzurrtiak.

10 Ba-dira, ba, erdainduetan batez ere, ezigaitz berritsu ta iruzurrtirik asko.

11 Orrelakoei aoa itxi bearr zaye; etxe guziak naspilatzen ditute, ba, bearr ez dana irakatsirik irabazi dollorr batengatik.

12 Ayen erriko olerrkari batek esan zun: Keretarrak beti gezurrti, piztitzarr, sabel-nagi.

13 Aitorr au egi da. Zorrozki beraz, atarratu itzazu, siñestez sendatu ditezan.

14 yuduen ipuyei ta egitik girbindutako gizonei yarraitzeke.

15 Garbientzat, dana garbi; zikin ta siñesgabeentzat, berriz, ezer ez da garbi; kutsututa dago, ordea, ayen gogo ta biotza. 15 Beg. Baru-egunak ez dira Elizean, yanari batzu berez zikiñak diralakoan aginduak; ayetatik beste garbai-nekeetatik bezela, yaso ditzakegun obari ederrengatik baño.

16 Aitorrez, bai, Yainkoa ezagun dute; egitez, ordea, uko egiten diote; nazkagarri, biurri, ta egite on guzirako alperrak diralako.

Gizamota guziei irakatsibearra.

Suk, berriz, ikasbide onari dagokiona irakatsazu.

2 Agurei elikuti, gorgots, gurrbil izateko, ta siñestez, maitakuntzaz ta egonarriz zindo egoteko.